URBANBATfest

Edizio bakoitzean, URBANBATfest-ek hiri-fenomeno garaikide baten ikerketan jartzen du arreta. Eta denboran eta formatuetan hedatutako programa baten bitartez egiten du, jardunbide kulturalak eta artistikoak, arkitektura eta hirigintza, gizarte-zientziak eta kokatutako esperientziak gurutzatuz, elkarguneak ezarriz formala denaren eta informala denaren, teoriaren eta praktikaren, eratuta dagoenaren eta sortzen ari denaren artean.

No future

URBANBATfesten edizio honetan, espazio bat ireki dugu honako gai hauei buruz eztabaidatzeko: arkitekturak eta hirigintzak krisi multidementsionalaren testuinguruan duten erantzukizuna, konplizitatea eta erresistentzia-moduak, haien aukerak eta mugak, lan-tresnak eta -metodologiak, beste diziplina batzuekiko harremana, esku hartzeko arloak, iruditeria berriak sortzeko gaitasuna… Eta oraina eta etorkizuna elkarrekin bizitzeko modua…