Jaialdiari buruz

Edizio bakoitzean, URBANBATfest-ek hiri-fenomeno garaikide baten ikerketan jartzen du arreta. Eta denboran eta formatuetan hedatutako programa baten bitartez egiten du, jardunbide kulturalak eta artistikoak, arkitektura eta hirigintza, gizarte-zientziak eta kokatutako esperientziak gurutzatuz, elkarguneak ezarriz formala denaren eta informala denaren, teoriaren eta praktikaren, eratuta dagoenaren eta sortzen ari denaren artean.

Gure ingurune hurbilenean eragiten ari diren hiri-fenomenoak behatuz eta entzute aktiboa eginez hasten den lan-metodologia bat, hiriak giza mailan diseinatzea ahalbidetuko diguten aukerak proposatzeko eta baterako konponbideak lortzeko.

Urte batean hedatutako jarduera desberdinen arabera antolatzen da programa, eta hiriaren eraldaketa lortzeko tartean sartuta dauden eragile desberdinen arteko topaguneak abian jartzeko ahalegina egiten du: administrazio publikoa, gizarte-eragileak, kultura arloko eragileak, ekonomia-arloko eragileak, unibertsitatea, herritarrak…

Jaialdian hiri-errealitatearen eta errealitate horrek dituen gatazken azterketa egiten da diziplina anitzeko programazio baten bitartez eta eztabaida nahiz azterketaren xede den kasua aberasten dituzten eta parte hartzeko metodologiak, erreferentziak eta tresnak ematen dituzten formatu desberdinak erabiliz.

Elkarlaneko berrikuntza irekiaren ideia horretatik abiatuta, kultura aldaketa bat bilatzen dugu, publikoa denari, guztiona denari buruzko hainbat jarrera eta balioetan ez ezik, hiria eraikitzeko moduan ere eragina izango duena.