Hiri-eztabaidak: Hiria etxe bihurtu

larunbata, 13 azaroa 19:00 h.

La Terminal
Ignacio Zuloaga Pintorearen Kalea 3, 48014 Bilbo, Bizkaia

3€ (edaria barne)

URBANBATfest 10 (2021) Debates urbanos: domesticar la ciudad
Hiria etxe bihurtzearen inguruko espazioa, eztabaidak sortuz, hausnartuz eta beste estrategia batzuk proposatuz. Luxuzko gonbidatuekin: Josep Bohigas, Urbanfront plataformaren ordezkari bezala; Tonet Font, Arquitectos de Cabecera kolektibotik, eta Jaione Ortiz de Zarate (BC3 – Basque Centre for Climate Change).

Josep Bohigas

Arkitektoa. Arquitectos de Cabecera tailerreko zuzendarikidea ETSAB arkitektura eskolan. Urbanfront plataformaren kide, sektore publiko eta sozial aurrerakoiei beren helburuak lortzen laguntzera bideratutako nazioz gaindiko aholkularitza-enpresa. Etxebizitzari buruzko kultura-proiektuen komisarioa, Barraca-Barcelona 2003an, eta Piso piloto, 2015ean. Profesionalki aitortua, hiru FAD sari eta Bartzelona Hiriko hiru sari barne. Barcelona Regional plangintza estrategikorako agentziaren zuzendaria.

Tonet Font

Arkiteko eta urbanista. ETSAB eta URL-ean irakatsi egiten du; Arquitectos de Cabecera taldearen kidea da. 2001-etik bere lana etxebizitza sozialean, hiri-birsorkuntzan eta garapen lokalean zentratu egin du. Bartzelonako Pla de Barris proiektuaren arduraduna izan zen eta egun Berrikuntza Sozialan aholkulari bezala jarduten du udaletxean.

Jaione Ortiz de Zarate

Arkitekta eta urbanista. BC3 (Basque Centre for Climate Change) ikerketa-zentroko kide da, eta erresilientziarekin eta hiri-klimaren egokitzapenarekin lotutako ikerketak eta proiektuak garatzen dituen taldean hain zuzen ere. Gaur egun, gobernantzari, parte-hartzeari eta osasunaren, klima-aldaketaren eta hiri- zein lurralde-plangintzaren arteko harremanei loturiko proiektuetan lan egiten du, URBANKLIMA 2050eko euskal klima-estrategiaren arloetan.